Elkartasun Eguna ospatzen ari dira Errenteria-Oreretan, Iruñean atxilotutako gazteei sostengua emateko
Errepresioaren biktima izan diren lau kasu zein Aitzol Gogorzarena aztertu dituzte hitzaldian.
Oreretako 4ak Askatu plataformak deituta, E
lkartasun Eguna egiten ari dira gaur Errenteria-Oreretan. Martxoaren 11n Iruñean atxilotu zituzten lau oreretarren egoera salatu eta elkartasuna adieraziko diete.
O4ak aske leloarekin mosaikoa egin dute eguerdian, Koldo Mitxelena plazan, eta ondoren gaztetxean bazkaldu dute. Arratsalderako utzi dute eguneko ekitaldirik garrantzitsuena. Reina aretoan hitzaldia antolatu dute, eta errepresioak kolpatutako beste lau adibide ekarri dituzte Errenteria-Oreretara: Indar Gorrikoen kasua, Altsasukoena, urtarrilaren 27an atxilotu zituzten internazionalistena eta hamazazpi urteko kartzela zigorra eskatu dieten Bartzelonako antifaxistena. Gainera, Aitzol Gogorzaren egoera ere izan dute hizpide.
Elkartasun Egunarekin bukatzeko, kontzertuak antolatu dituzte. 22:00etan jarri dute zita, gaztetxean. Honakoa hirutalde hauek igoko dira oholtzara: Aski Da, Yakolev 42 eta Habemus Papam. Ondoren musika gehiagorekin jarraituko dute.