Asteazkeneko diagnosi saioa bertan behera utzi zuten; urriaren 4an eta 31n egingo dituzte
Parekidetasunak festetan duen presentzia aztertuko dute.
Elhuyar Fundazioa Gipuzkoako udalerriz udalerri diagnosia egiten ari da, tokian tokiko festa esanguratsuenei buruzkoa. Festetako parekidetasunari buruz gogoeta egitera gonbidatu dituzte.
Pasa den asteartean egitekoak ziren, baina data aldatu dute, bertan behera gelditu zelako.
Bi zita berri gehiago jarri dituzte. Lehena etzi, asteazkena, izango da. Bigarrena, berriz, hilaren 31n. Biak ala biak 18:00etan izango dira, Manuel Lekuona bibliotekan. Saio bakoitzak bi orduko iraupena izango du, eta Elhuyar Fundazioko teknikariek gidatuko dute.
Oiartzunen antolatzen diren festak berdintasunaren ikuspegitik nolakoak diren jakin nahi dute, eta horregatik dei berezia egin diete horiek antolatzen dabiltzainei. Horrez gain, festetan parte hartzen dutenen iritzia ere jakin nahi dute.