Oarsoarrak komunitatea indartzea buru duen proiektua zein 'Konpromisotik aD/Ritzera' egitasmoa aurkeztuko dituzte
Iazko azaroan arnasguneei buruzko tailerra egin zuten. Hortik ateratako mamituko dute.
Udalak eta Ttur-Tturrek euskararen erabilera bultzatzeko bi egitasmo berri aurkeztuko dituzte aste honetan.
Pasa den urtearen bukaeran Oiartzungo 100 bat euskaltzalek egin zituzten bi tailerren fruitua dira bi proiektu horiek. Datozen bi urteetarako lehentasunezkoak izango diren iniziatibak aurkeztuko dituzte.
Proiektu bat eskualde osoa barnebiltzen du.
Oarsoarrak komunitateari Oiartzundik egingo zaion ekarpena izango da egitasmo horren helburua, herritarrak euskararen alde aktibatuz. Edonork parte har dezakeela jakinarazi dute, nahi duen konpromiso mailarekin.
Bestea, berriz, Oiartzuni dagokio. Abenduan urrats berri bat ematea proposatuko dute,
Konpromisotik aD/Ritzera pasatzeko asmoarekin.
Horien guztien berri ostegunean emango dute, Manuel Lekuona bibliotekan, 19:00etatik aurrera. Norbanako eta eragile guztiak gonbidatuta daude, bi egitasmoak martxan jarri aurretik haien berri emateko.