Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Miranda Ebroko hilketa matxista salatuko dute bihar

Oiartzungo Mugimendu Feministak egin du deialdia, eta udalak bat egin du

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/10/04
indarkeria matxista elkarretaratzea

Astelehenean elkarretaratzea egin zuten, Noelia Noemiren hilketa gaitzesteko.

Miranda Ebron 44 urteko emakume lantarondar baten gorpua aurkitu zuten atzo eguerdian, auto batean sartuta, eta indarkeria arrasto handiekin. Labanarekin egindako zauriak zituen. Bere bikotekide ohia atxilotu zuten Gasteizen, emakumea hiltzea leporatuta. Banatzeko prozesuan sartuta zeuden. Ikertzaileek hasieratik lotu dute indarkeria matxistarekin, eta sekretupean dago kasua. Euskal Herrian egindako zazpigarren hilketa matxista da atzokoa. Hilketa hori salatzeko, Oiartzungo mugimendu feministak elkarretaratzea deitu bihar arratsalderako. 19:30ean bilduko dira, Done Eztebe plazan. Oiartzungo Udalak bat egin du deialdiarekin, eta nazkatuta daudela jakinarazi dute. Azken bi asteak latzak izan direla adierazi dute. “Indarkeria matxistak bere aurpegi guztiak erakutsi ditu: hiru emakumeren hilketak (Melodie Masse Uztaritzen; Noelia Noemi Sestaon, Ana Lantaronen); bortxaketak (Errenterian); genero biolentziarengatik atxiloketak (Bilbo, Zizur Nagusia, Berriobeiti…)”, salatu dute. Eraso eta hilketa horiek guztiak gogor salatzen dituztela berretsi dute, eta oiartzuarrei deia luzatu diete, kalera atera eta mobilizazioetan parte hartzeko. Azaroaren 25a prestatzeko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna prestatzeko batzar irekia deitu du Antiju Moreak talde feministak. Oiartzungo feministak gonbidatu dituzte, larunbatean 11:00etan udaletxeko pleno aretoan biltzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.