Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Iñaki Sarasketa omenduko dute hilaren 14an

Abuztuaren 25ean hil zen Sarasketa; Txabi Etxebarrieta hil zutenean berarekin zen

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/10/05
inaki sarasketaIñaki Sarasketaren (Oiartzun, 1948-2017) lagunek hura omentzeko ekitaldia antolatu dute, urriaren 14rako. Pasa den abuztuaren 25ean hil zen Sarasketa. Sarasketaren izena Txabi Etxebarrieta ETAko militantearen eta Jose Pardines guardia zibilaren izenekin betiko lotuta geratuko da. Oiartzuarra Etxebarrietaren kidea zen, eta auto berean zeuden guardia zibilak gelditu zituenean. Etxebarrietak tiro egin, eta Pardines hil zuen, eta ihesari eman zioten biek. Tolosako Benta Haundin harrapatu zituzten biak, eta Etxebarrietari pistola atzeman ziotenean, tiro egin eta hil egin zuten. Sarasketak Errezilera ihes egitea lortu zuen, eta biharamunean atxilotu zuten,bertako elizan. Atxiloketa, erbestea, amnistia Meliton Manzanas torturatzailearen eskuetatik pasatu zen atxiloaldian, eta gerra kontseilu batean epaitu zuten. Lehendabizi 58 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, baina bertan behera utzi zuten, ustezko forma akatsengatik. Berriro epaitu, eta heriotza zigorra ezarri zioten. Protesta ugari eragin zituen, eta bizi osoko espetxealdiagatik kommutatu zuten. Espetxean zegoela, ETA-VI. asanblearen alde egin zuen, gero LKI bihurtuko zena. 1977ko amnistiaren aurretik, Oslora erbesteratu zuten, hainbat kiderekin batera. Amnistiarekin batera itzuli zen Euskal Herrira. 1984an Gasteizko legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztu zen, Auzolanekin (LKIk, Ezker Berriak eta LAIAk osatu zuten koalizioa). Ordutik aurrera ez zen politikan publikoki aritu. Omenaldia hilaren 14an izango da, Oiartzungo udaletxeko pleno areto nagusian, 12:00etatik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.