Bi aste iraungo dute plazako obrek.
Altzibarko Klarene plazako lurra aldatzeko obrak egiten ari dira. Zuhaitzen sustraiak kaltetutako hormigoizko lurra kentzea da, eta horren ordez harri txintxarra botatzea.
Bi asteko iraupena izango dute lanek, eta plazako aulkiak eta gurutzea mantenduko dituztela jakinarazi dute.