Udan berrituko du udalak Gaxuxa Emakume taldearen egoitza.
Lezoko Udala enpleguaren alorrean ematen ari den pausoen berri eman du Jose Angel Sanchez zinegotzi sozialistak. Esan duenez, enpleguaren aldeko apustua egin du udal gobernu taldeak. Lanik gabe dauden lezoarrak lan munduan berriro sartzeko hainbat iniziatiba martxan jarri dituztela ziurtatu du. Horretarako, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean ari dira, besteak beste.
Nabarmendu duenez, Lezoko Udalaren Enplegu Planak 151.212 euroko aurrekontua du, eta kopuru horren %100 finantzatzen du udal erakundeak. Bi proiektu gogorarazi ditu Sanchezek. Alde batetik, Ekin TBR proiektua. 11 hilabeteko epea du, eta gizarte bazterketa egoeran dauden zortzi pertsonek hartzen dute parte.
Beste proiektua Kokatu da. Gizarte bazterketan dauden zortzi pertsoma enpresa pribatuetan lana aurki dezaten du helburu. Gutxienez sei hilabeteko kontratua izan dezaten nahi dute.
“Enplegua sortzeko —bereziki bazterketa egoeran daudenentzako— egiten den esfortzua eredugarria da eskualdean, baita Gipuzkoan ere. Izan ere, Lezo da enplegu planei diru gehien bideratzen dion udalerria”, gaineratu du Sanchezek.