Esti Bajok bi gol lortu zituen [artxiboko irudia].
Aurreko jardunaldian gol baten aldeagatik galdu ondoren, emaitza positiboa lortu zuen atzo, berriro, Oiartzunek. Zizur Nagusian jokatu zuten, Ardoiren kontra. Nafarrak motibatuta irten ziren, baina Oiartzunen ofizioarekin egin zuten topo.
27. minutuan lortu zuen Oiartzunek atea zulatzea, Anne Mugarzaren bitartez. Etxekoek egindako akats bat probestu ondoren. Hiru minutu beranduago, Esti Bajok penalti jaurtiketa baten bitartez aldea handitu zuen.
Aldageletatik bueltan, aldea murriztea bilatu zuten etxekoek. Ez zuten lortu, eta Bajok lasaitasunaren gola lortu zuen 77. minutuan. Berriro hiru minutu behar izan zituzten beste gol bat sartzeko. Bost jardunaldi jokatu ondoren, bosgarren postuan dago Oiartzun Kirol Elkartea, zazpi punturekin.
FUTBOLA
Emakumeen Bigarren Maila
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
Emakumeen Euskal Liga
- Oiartzun B-Arizmendi: 6-1.
Gizonen Erregional Preferentea
- Euskalduna-Oiartzun B: 1-0.
Emakumeen Erregional Maila
- Oiartzunek atsedena izan du.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Lauburu Aldaz Klinika-Oiartzun: 3-1.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Miren Taberna-Inter Eder Kafetegia: 5-7.
- Teep Samaniego Orixe Tolosaldea-Power Rangers: 4-2.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Larramendi ILK-Oiartzungo Saskilagunak: 64-45.