Gaur ere Kataluniaren aldeko elkarretaratzeak deitu dituzte arratsalderako. Egun garrantzitsua da gaur herrialde horretan.
Pasai Antxon elkartasuna adieraziko diote Kataluniari, beste behin.
Gaur, 18:00etan, agerraldia egingo du Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak, Bartzelonan, Kataluniako parlamentuan. Bertako egoera politikoaz hitz egingo du Puigdemontek;
ERCko diputatu Roger Torrentek aurreratu duenez, Erreferendumaren Legeaz ariko da arratsaldean, baina betiere elkarrizketari ateak zabalik utziz. Ikusteko dago hori oraindik.
Hala, Oarsoaldean, eta HITZAk jaso duenez, hainbat herritan elkarretaratzeak egingo dituzte Kataluniako prozesuari, eta balizko independentzia adierazpenari babesa emateko. Honakoak dira:
- Pasaian, Antxon, 19:00etan Gure Zumardian. Donibaneko, San Pedroko edo Trintxerpeko informaziorik ez du oraindik HITZAk.
- Oiartzunen, 19:00etan, Done Eztebe plazan.
- Errenteria-Oreretan, 19:30ean, Gamon Zumardian.
- Lezoko informaziorik ezin izan du bildu HITZAk.