Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta larri gaixorik dauden Oreretako presoak etxeratzea eskatzeko mendi irteera antolatu du Sarek.
Esparru askotan lanean ari diren herritarrek hartu zuten parte agerraldian Gogorza eta Arrietaren egoera salatzeko agerraldian .
Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta larri gaixorik dauden Oreretako presoak etxeratzea eskatzeko mendi irteera antolatu du Sarek. Hilaren 29an egingo dute irteera, 09:00etan Barrengoloiatik (Listorreta) abiatuta. Bi orduko iraupena izango du mendi irteerak eta antolatzaileek denentzat aproposa dela esan dute.
Irailaren 30ean
agerraldi masiboa egin zuen Sarek larri gaixo diren bi preso oreretarren egoeraren berri emateko: “Giza eskubideak,konponbidea eta bakearen defentsan hainbat sentsibilitatetako pertsonek hartu zuten parte agerraldi horretan, eta horrek adierazten du herri honetako gehiengoaren nahia”.
Ekarpen ekonomikorako deia ere egin du Sarek, “hilabeteroko ekarpen txiki batekin, dispertsaturik eta gaixorik dauden presoen eskubideak defendatzeko lanarekin jarraitzea posible izango da”. Sare bazkidea egiteko sakatu
hemen.