Urriaren 12an ez dute jairik egingo Oarsoaldeko AEK euskaltegietan. Euskara kalera aterako dute, eta besteak beste, bi irteera antolatu dituzte horretarako.
Trabajadoreak Jaizkibelen, otordua egiten. Argazki bakarra da
“Ostegunean ez dugu jairik egingo. Euskara kalera aterako dugu”. Oarsoaldeko AEKren lau euskaltegiek lan egingo dute ostegunena, urriaren 12an,
La Pilarica egunean. Horren adierazle, hainbat jarduera antolatu dituzte euskaltegiek.
Hala, 09:00etan, eta Errenteria-Oreretako Panierreko aparkalekutik,
Perretxikotara izeneko jarduera egingo dute. Izenean antzeman daitekeenez, onddo bila joango dira hala nahi dutenak, euskaraz, eta giro onean.
10:00etan, berriz, eta Lezoko Oroitzene AEK euskaltegitik abiatuta,
trabajadoreen lotarako guneak bisitatzeko aukera egongo da. Frankismoak atxilo zituen herritarrak ziren trabajadoreak, eta esklabo moduan hainbat herri lan egiteko erabili zituzten frankismoaren indar zapaltzaileek.