Alzheimerrarekin elkar-bizi lelopean hitzaldia emango dute Lezon

Hilaren 18an bilduko dira Gezala aretoan arratsaldeko seitan

Alzheimer gaixotasunaren nazioarteko eguna dela eta, solasaldia egingo du AFAGI Alzheimerra edo beste Dementzia Dutenen Senitartekoen, Lagunen eta Pertsonen Elkarteak Lezon. Hilaren 18an da, Gezalan 18:00etan. Hitzaldian gaixotasunaren gorabeherak azaldu eta ekarpenak egiteaz gain, gaitza pairatzen dutenen lagun eta senitartekoak harremanetan jartzeko aukera izango da. Jon Kortajarena AFAGIk Oarsoaldean duen ordezkaria, moderatzaile lanetan ariko da. Begoña Rodrigez elkartearen lehendakariordea eta Maria Victoria Lucero psikologoa hizlari nagusiak izango dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.