Arditurrira tren berdean igo daiteke, bihar.
Bihar, hilak 12, jai eguna da, ofizialki behintzat, eta lantokira joan behar ez dutenentzako eskaintza berezia antolatu dute Arditurrin. Pagoaldetik tren berdea aterako da, Arditurrira bidean. Meategia bisitatzeko bi aukera izango dira, oinarrizko bisita eta sakonekoa. Bisitak egin ondoren, bisitariak trenean bueltatu daitezke berriz ere. Ordutegia eta prezioak ikusteko,
sakatu hemen.
Ostiralerako beste plan bat antolatu dute. Meategi ingurua ezagutzeko, 10:00etan jarri dute zita, Arditurrin bertan. Burdinola, meategiak, labea, mea-zabortegiak eta abar ezagutzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek, sarreraren prezioarekin batera.
Erreserba egitea beharrezkoa izango da. 943 49 50 49 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara deitu beharko da, edo
e-posta bidez idatzi.