Jakin-mina atzo Kataluniaren aldeko mobilizazioetan

Oiartzunen, Errenteria-Oreretan eta Pasaian elkarretaratzeak egin zituzten. Carles Puigdemont presidenteak zer esan zuen adi entzun zuten.

oiartzun.kat

Oiartzungo elkarretaratzea, Done Eztebe plazan.

Carles Puigdemontek zer esan zain izan ziren atzo Oarsoaldean ere. Kataluniako parlamentuan hango egoera politikoari buruzko gogoeta egin zuen Kataluniako presidenteak: independentzia deklaratu zuen, baina etetea proposatu zuen, negoziazioari beste aukera bat emateko. Atzo arratsalde-gauean Katalunian gertatutakoak jakin-mina eragin zuen Oarsoaldean ere. Elkarretaratzeak egin zituzten hainbat tokitan. HITZAk bildu dituen datuen arabera, Antxon, Errenteria-Oreretan (atzeratu egin zen, Puigdemonten adierazpenaren zain) eta Oiartzunen egin zituzten mobilizazioak. Irudia Oiartzungoa da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.