Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea irekiko dute
Hilaren 15etik abenduaren 15era bitartean ordain daiteke tasa
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea irekiko dute datorren igandean, hilak 15. Abenduaren 15a izango da ordainketa egiteko azkeneko eguna.
Kobraketa helbideratuta duten oiartzuarrei azaroaren 15ean kobratuko diete ura eta estolderiaren tasa.