Kanpaldia egin zuen atzo Ernai gazte erakundeak Herriko plazan Kataluniako prozesuari babesa erakutsi eta baimenik eskatu gabe historia idazteko.
Kanpaldia, hitzaldia, kalejira eta dokumental emanaldia egin zituen ernaik atzo.
Kanpaldia egin zuen atzo Ernai gazte erakundeak Herriko plazan Kataluniako prozesuari babesa erakutsi eta baimenik eskatu gabe historia idazteko. Hitzaldiak, kalejira, tailerra… egitaraua osatu zuten arratsaldean, iragana ezagutu eta etorkizuna eraikitzeko, “aske izateko, helburu dugun Euskal Herri libre, sozialista, euskaldun eta feminista lortze bidean independentzia iparrorratz, iragana ezagutu eta aztertzea ezinbestekoa dugu etorkizuna eraikitzeko”.
Aurkezpenean, gaur egungoak une “zirraragarri eta historikoak” direla nabarmendu zuten, “argi gelditu da Katalunia zein Euskal Herriko gazteak ernai gaudela, lehen lerroan, bizi”. “Itota” nahi dituen erregimena haustera deitu dute, “hausnartuta, goxotasunez eta elikatuta”.
Kanpaldia gaur goizean amaitu dute, eta bertatik Ikasle Abertzaleakek antolatu duen herri eskolara joan dira.