Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak

Lezoko kirol talde batzuk atzo jokatu zituzten partidak, asteburu luza baliatuz. Eta beste talde nagusietatik inork ez du etxean jokatuko.

plazeta

Asteburuan ez da Allerruren talde nagusien partidarik izango Plazetan.

Asteburu luzea da honakoa. Jai egun askorekin. Horregatik, Lezoko kirol taldeek jardunaldiko hainbat partida atzo (osteguna) jokatu zituzten. Honakoak dira jokatutako partiden emaitzak, eta jokatzeko daudenak. FUTBOLA Gizonen Erregional Preferentea
  • Deusto Donostia-Allerru, bihar (larunbata) 17:00etan Zubietan.
Emakumeen Erregionala
  • Atseden du Allerruk
Gizonen Lehen Erregionala
  • Allerru-Gure Txokoa 4-0
Gizonen Gazteen Lehen Maila
  • Gure Txokoa-Allerru, bihar (larunbata) 19:00etan Berako Matzada zelaian.
ARETO FUTBOLA Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Oiartzun-Jaixki AFT, bihar (larunbata) 18:15ean Elorsoro kiroldegian.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Gaintxi AFT-Makax 3-5
ESKUBALOIA Emakumeen Euskadiko Liga, Bigarren Maila
  • Irauli Bosteko-Munttarpe, bihar (larunbata) 18:00etan Donostiako Gasca kiroldegian.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Ez dago jardunaldirik, Munttarpek atseden du.
SASKIBALOIA Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
  • Ez dago jardunaldirik, Kurkubik atseden du.
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.