Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2017-10-13)
Bigarren Mailako futbol taldeak etxean jokatuko du gaur, Pradejonen kontra
Oiartzun Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak gaur arratsaldean jokatuko du, zubia aprobetxatuz. Pradejon izango dute aurkari. Errioxarrek baino puntu bat gehiago daukate oiartzuarrek.
Bestalde, areto futbolean, Oiartzunek eskualdeko derbia jokatuko du, Jaixkiren kontra. Oiartzuarren eta lezoarren arteko partida bihar arratsaldean izango da.
FUTBOLA
Emakumeen Bigarren Maila- Oiartzun-Pradejon: gaur, 16:45ean, Karla Lekuonan.
- Oiartzun-Bergara: bihar, 16:00etan, Karla Lekuonan.
- Oiartzun B-Erandioko Betiko Neskak: bihar, 15:30ean, Karla Lekuonako zelai txikian
- Oiartzun B-Mundarro: bihar, 17:45ean, Karla Lekuonako zelai txikian.
- Amara Berri-Oiartzun: etzi, 14:30ean, Donostiako Martutene auzoko futbol zelaian.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila- Oiartzun-Jaixki: bihar, 18:15ean, Elorsoro kiroldegian.
- Power Rangers-Pizzeria B17: gaur, 20:30ean, Elorsoro kiroldegian.
- Cecilia Frutadenda-Miren Taberna: gaur, 20:50ean, Lasarte-Oriako Maialen Chourraut kiroldegian.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila- Oiartzungo Saskilagunak-Bosteko Irauli B: bihar, 16:30ean, Elorsoro kiroldegian.
