Kirol instalazioetan inbertsioak egin ditu udalak
Kirol instalazioetan hobekuntzak egin ditu udalak instalazioak berritzeko eta baita inbertsioak ere, material berria erosteko.
Kirol instalazioetan hobekuntzak egin ditu udalak instalazioak berritzeko eta baita inbertsioak ere, material berria erosteko. Fanderiako zein Galtzarabordako igerilekuetako arazketa sistema berritzeko 35.000 euroko inbertsioa egin du. Fanderian gainera, ur bero sanitarioko akumulagailu berria jarri dute legionelosia prebenitzeko araudira egokitua. Horretarako 18.000 euroko inbertsioa egin du.
Galtzaraborda kiroldegiko spining aretoa ere berritu du eta fitness zentroan korrika egiteko bi zinta jarriko dituela jakinarazi du. Azken horietan, 12.500 euroko inbertsioa egin du udalak.