Lezoko kirol talde guztiek ez dute asteburuan jokatu. Lehiak izan dituztenek denetik izan dute, irabazi, berdindu edo galdu dutelako.
Allerruren zale bat, Plazetan.
Asteburu luzea izan da Lezoko kirol taldeentzat. Liga izan dutenek, ostegunean hasi eta larunbat eta igandean jokatu dituzte partidak. Beste talde batzuk, ordea, ez dute jardunaldirik izan. Honakoak Lezoko talde nagusien emaitzak, jokatu diren partidenak:
FUTBOLA
Gizonen Erregional Preferentea
- Deusto Donostia-Allerru 2-1
Emakumeen Erregionala
- Atseden izan du Allerruk.
Gizonen Lehen Erregionala
Gizonen Gazteen Lehen Maila
- Gure Txokoa-Allerru A 0-5
- Allerru B-Oiartzun 0-6
ESKUBALOIA
Emakumeen Euskal Liga, Bigarren Maila
- Irauli Bosteko-Munttarpe 23-17
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Munttarpek ez zuen jardunaldirik
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Kurkubik ez zuen jardunaldirik