Lezoko Musika Eskolaren ikastaroak helduentzat dira gehienbat, baina haur eta gazteek ere badute aukera hainbat ikasketa jasotzeko.
Tomas Garbizu musika eskolaren ataria.
Gaurtik hilaren 27ra arte aukera dute lezoarrek Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko. Eskolan bertan eman behar da izena bitarte horretan, 16:30etik 20:00etara.
Eskaintza helduentzako da nagusiki. horien taldeak sortzea da helburua. Badira zenbait salbuespen, eta horien arabera, gazteek ere eman ahal izango dute izena.
Musika tresnen ikastaroak eta bestelakoak daude. Tresnen harira, trikitixa, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina, biolontxeloa, akordeoia, tronpeta, gitarra, baxu elektrikoa, bateria, eta atabala daude helduentzat. Heldu zein gazteentzat, honakoak: darbuka, tronboia, tuba eta bonbardinoa. Eta bertako instrumentuen ikastaroek ere badaude: txalaparta, panderoa, alboka eta dultzaina.
Bestelako ikastaroak ere badaude. Honakoa zerrenda: Ganbara Musika eta Errepertorioa, Musika Hezkuntza Helduentzat, Musikoterapia behar bereziak dituzten haurrentzat, Musika Hizkuntza Goiztiarra (0-3 adin tarteko haurrentzat), DJ eta Musika Modernoa lantzeko tailerra…
Horien guztien informazio gehiago behar duenak musika eskolara dei dezake (943 52 99 99), edo
posta elektronikoa bidali.