Habian! proiektuaren barruan bitxigintza tailerra egingo dute hilaren 19an (osteguna) Torrekuan. Idoia Lizeagak gidatuko du tailerra.
Idoia Lizeagaren bitxigintza lanetako batzuk.
Habian! proiektuaren barruan bitxigintza tailerra egingo dute hilaren 19an (osteguna) Torrekuan. Idoia Lizeaga Iturraldek gidatuko du tailerra, eta bertan, ekoizpen prozesua ezagutzearekin batera, parte hartzaileek bitxia egin eta etxera eramateko aukera izango dute.
Torrekuan ari da lanean egun
Lizeaga, Habian! Fabrika Kreaktiboaren barruan, beste bost bitxigilerekin batera, eta bere diseinu marka propioa sortu du.
Antolatutakoa, tailer praktikoa izango da, bitxigintzaren gaineko ezagutzarik ez duten 12 urtetik gorakoentzat bideratua, eta parte hartzaileek portzelana eta letoizko zintzilikario bat egingo dute. Lizeaga bera arduratuko da sortutako piezak muntatzeaz eta hamabost egunera jasoko dituzte egileek. Izen emateak 20 euro balio du, tailerrak berriz, ordu eta erdi iraungo du, eta izena emateko epea bihar, asteazkena, amaituko da. Plazak 12 lagunera mugatu dituzte, eta izena emateko ordena errespetatuko dute plazak betetzen badira. Zalantzak argitzeko 943 49 41 29 telefono zenbakira dei dezakete interesdunek.