Argazki jendetsua atera nahi dute datorren ostiralean, herriko euskaltzaleak bilduta
Euskararen erabilera bultzatu nahi dute.
Oiartzungo Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak
Konpromisotik aD/Ritzera kanpaina martxan jarriko zutela iragarri zuten duela aste batzuk. Euskararen erabilera bultzatzeko beharrezkoak diren urratsak bildu dituzte iniziatiba horretan, eta datozen bi urteetan egongo da indarrean.
Kanpainari berari bultzada emateko, argazki jendetsua atera nahi dute datorren ostiralean, hilak 20. Done Eztebe plazan geratu dira, 19:00etan. Iniziatibaren bultzatzaileen presentziaz gain, Oiartzungo euskaltzaleak ere bertan izango dira. Bere burua hala dutenak ere gonbidatu dituzte. Hori bai, ahal izanez gero, kanpainaren koloreak dituzten kamisetak eramateko eskatu diete. Koloreak laranja, horia edo berde horia. Kolore biziak, Oiartzungo hizkuntza propioa ikusi nahi duten modukoa.