Fermiñene eraikinean dute bulego berria.
Oiartzungo Turismo Bulegoak jaso dituen bisitarien kopurua mantendu egin da, iazko kopuruarekin alderatuta. Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, 1.172 lagun pasatu dira Aste Santuan, uztailean eta abuztuan. Udaberrian kopurua igo zen, eta udan pixka bat jaitsi.
Jatorriei dagokienez, gehien hurbildu zirenak euskal herritarrak izan ziren. Ondoren, Frantziako Estatutik etorritakoak, %13,40 zehazki. Kataluniarrek osatu dute
podiuma,
%11,86ekin. Atzerritik etorri direnen kopurua mantendu egin da. Espainiako Estatutik etorri direnen kopurua jaitsi da, eta EAEko bisitarien kopurua handitu.
Esku orriak eta planoak eskatu dituzte gehienbat, eta informazioari dagokionez, interes turistikoa duten tokien berri zein natura eremuen berri jakin nahi izan dute.