Espainiako loteriaren bigarren saria Errenteria eta Pasaiara

86.157 izan da zenbaki saritua.

Espainiako Loteriaren atzoko zozketan (hilak 19) bigarren saria Pasaian eta Errenterian saldu dute, besteak beste. 86.157 izan da zenbaki saritua. Zehazki Trintxerpeko Azkuene kaleko 22. zenbakian dagoen administrazioan eta Errenteriako Kapitain Etxeko kalekoan saldu dituzte zenbaki saridunak. Errenteriako administrazioak lau dezimo saldu ditu, eta 24.000 banatu; Trintxerpekoak, serie oso bat eta 60.000 euro.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.