Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskaraz aritzeko eta aditzeko konpromisoa hartu dute

Abenduaren 2tik 15era, euskara hutsean ariko dira hainbat oiartzuar

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/10/20
konpromisotik ad/ritzera aurkezpena

Hamarnaka lagunek jada hartu dute euskaraz aritzeko konpromisoa.

Abenduaren 3a Euskararen Eguna da. Egun horren bueltarako, kanpaina bat prestatu dute Oiartzungo Udalak, Ttur-tturrek eta beste hainbat oiartzuarrek. Abenduaren 2tik 15era merezi bezala ospatuko dute Euskararen Eguna: hizkuntza erabiliaz. Konpromisotik aD/Ritzera izena jarri diote. Kezka batek, baina, bultzatu ditu kanpaina martxan jartzea: euskararen erabileraren atzerakada. Iaz egin zituzten euskararen arnasguneei buruzko tailerrak, eta bertatik dator iniziatiba gauzatzea. Euskaraz aritzeko edo aditzeko konpromiso aktiboa eskatuko diete oiartzuarrei, aurrez beste hainbat txokotan egin duten bezala (Egia, Lasarte-Oria, Agurain, Errenteria-Orereta…). Ahoa eta belarria Herritarrek bi modutan parte hartzeko aukera izango dute. Alde batetik, ahobizi izaten. Euskaldunak diren oiartzuarrentzako gonbita luzatu dute: lagun arteko elkarrizketak euskaraz izatea animatu nahi dituzte, eta ezezagun direnekin lehenengo hitza euskaraz egitea. Beste modua belarriprest da. Euskara ulertzen duten herritarrei dago zuzenduta: elkarrizketak elebidunak izaten ahaleginduko dira, euskalduna erdaraz aritzera behartu gabe. Euskaraz dakitena praktikan jartzea animatu dituzte, halaber. Kanpainan parte hartzen duen bakoitzak, Onintza Etxebeste artistak diseinatutako txapak eramango ditu, bakoitzak jokatuko duen papera identifikatuko duena. Parte hartu nahi duten oiartzuarrek galdetegi bat bete beharko dute. Oiartzuarrak Ga-ren webgunean bete daiteke, edo udaletxean edo ikastetxeetan orrialdea entregatuta. Gainera, azaroaren 14, 15, 17, 23 eta 24an izena emateko mahaia jarriko dute Fermiñenen. Egun horietan jaso ahal izango dira txapak. Hitzaldiak, motorrak berotzeko Kanpaina ez da abendura mugatuko. Azarorako hiru hitzaldi antolatu dituzte. Honakoak izango dira:
  • Azaroak 8: Euskaldunen hizkuntz eskubideak eta jokabideak. Hizlariak: Garbiñe Petriati eta Estitxu Eizagirre.
  • Azaroak 16: Euskara eta feminismoa bidaide. Hizlariak: Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel.
  • Azaroak 22: Lutxo Egia eta Pako Aristi idazleen arteko solasaldia.
Horrez gain, azaroaren 25ean TELP ikastaroa (norbanakoaren hizkuntzarekiko jarrera) egingo dute. Helburua da euskaraz aritu nahi denean sortzen diren egoera deserosoetan naturaltasunez eta eroso jokatzeko tresnak ematea. Goiz osoko saioa izango da (09:00etatik 13:30era), udaletxeko areto nagusian, EMUNeko teknikariek gidatuko dutena. Hogei laguneko kopuru mugatua izango du ikastaroak, eta aldez aurretik eman beharko da izena, azaroaren 22ra arte. Internet bidez eman daiteke izena, edo e-posta bitartez (Euskara Saila, kanpainaren helbidea edo Ttur-tturren e-posta). Euskararekiko konpromisoa festa izan dadin, abenduaren 2an Abaraxka ludotekan II. Euskara Maratoia egingo dute. Horrez gain, abenduaren 15ean, world cafe saio bat egingo dute, kanpainan zehar emandakoak partekatzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.