Ordre Lafayette elkarteko kideek Pasaia bisitatuko dute

Diploma bat emango diote Pasaiako alkate Izaskun Gomezi, asteartean.

Lafayette

Lafayetteren bidaia gogoratzen duen plaka, Donibanen dago, Pietatearen ondoan.

Astelehenean bisita berezia jasoko du Pasaiak. Akitaniako Ordre Lafayette elkartearen gobernadore orokorra Pierre The?baud eta elkarteko beste hamar kide badiara etorriko dira bisitan. Udalak jakinarazi duenez “Ordre Lafayetteko kideek Pasaiara egingo duten bisita oso berezia da, udalerri honi aitortu nahi diotelako Lafayette markesari 1770an egindako harrera ona eta emandako laguntza”. Esker ona adierazteko, Pasaiako alkate Izaskun Gomezi diploma bat emango diote. Diploma emateko ekitaldia asteartean izango da, udaletxean, 12:00etan. Lafayetteren memoria gorde Amerikako Estatu Batuetako eta Europar Batasuneko herritarren artean dauden adiskidetasun-harremanak mantentzea eta garatzea da Ordre Lafayette elkartearen helburua. Elkartearen eginkizuna da Lafayette markesak duela 200 urte baino gehiago hasitako lankidetza eta markesaren beraren memoriari eustea. 1770ean La Girondetik (Bordele) atera ondoren, Pasaian eskala egin zuen Lafayettek La Victorie belaontziarekin, Gipuzkoako fabriketako armak (fusilak…) eramateko, eskifaia osatzeko, eta ondoren, apirilaren 26an, Estatu Batuetara lehen bidaia egiteko, amerikar independentzian parte hartzeko.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.