TAOko langileei egindako plan eskaintzaren gaineko erantzuna jasotzea espero du udalak

Udalak birkolokatze plana eskaini die TAO zerbitzuko langileei.

LAB sindikatuak publifikazioa txalotu eta langileekiko begirunea galdegin du.

TAOko langileen greba dela eta behin behinean bertan behera utziko du TAO udalak, abenduaren 5era arte.

Udalak birkolokatze plana eskaini die TAO zerbitzuko langileei. Garabi zerbitzuko langileei egindako eskaintzaren antzekoa dela nabarmendu du udalak, azken horiekin dagoeneko behin betiko plana onartu dute, langileek proposatutako hobekuntzak txertatuta. Irailaren 8an eta 19an TAO zerbitzuko langileekin egindako bileretan aurkeztu zien birkolokazio plana udalak, eta hilaren 27an, ostirala, bilduko dira berriro. Egun horretan eskaintzaren gaineko erantzuna jasotzea espero duela esan du udalak, “langileen birkokatzea lanpostu duin eta egonkorretan izatea da aipatu planaren helburu bakarra”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.