Oiartzungo Udalbatza etzi bilduko da.
Datorren asteazkenean, hilak 25, urriko ohiko plenoa egingo du Oiartzungo Udalbatzak. Bederatzi puntu jorratuko dituzte udalbatzarrean, gehienak tramitezkoak. Udalbatzarra 19:00etan hasiko da, udaletxeko pleno areto nagusian. Honakoa izango egun horretako gai zerrenda:
1) Aurreko batzarraldiei dagozkien akten onarpena.
2) 2018. urteko auto-taxi zerbitzuaren tarifen onarpena.
3) 2018 urterako Udaleko osasun jardueren Plangintza txostenaren aurkezpena eta onespena.
4) Udal Biltegiko Jarduera Prebentiboaren Plangintzari buruzko 2017. urteko txostenaren aurkezpena eta onarpena.
5) Oarsoaldea SAri onartutako 2017ko diru-laguntzen 3. hiruhilekoaren ordainketa.
6) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
7) Aurrekontuaren exekuzioaren berri ematea.
8) Beste organoen jardueraren jarraipena.
9) Eskari-galderak.