Erakusketarekin biltzen den dirua Mexikoko Quiero Jugar erakundeari bideratuko diote
Ehun artelan baino gehiago ikus daitezke.
Erakusketa berezia ikusteko aukera dago Oiartzunen. Ameriketako artistek egindako ehun lan baino gehiago ikusteko aukera dago udaletxeko pleno aretoan, datorren ostiralera arte (hilak 27).
Ez da erakusketa soila izango. Izan ere, bertan aterako duten dirua Mexikoko Quiero Jugar erakundeari bideratuko diote. Quiero Jugar erakundeak minbizia edota gaixotasun arraroak dituztenekin egiten dute lan.