Idazle oiartzuarrak metaforaz betetako ipuin liburua osatu du, Enrique Morenteren ilustrazioekin
‘Errekak oiloari’. Antton Kazabon eta Enrique Morente. (Xaguxar bilduma, Elkar, 2017).
Antton Kazabon (Oiartzun, 1954) idazle eta irakasleak haur eta gaztetxoei zuzendutako ipuin liburua kaleratu berri du, Elkar argitaletxearekin. Errekak oiloari du izena, eta hainbat elkarrizketa txiki agertzen dira bertan. Otsoa eta zakurraren artekoa; basoa eta basamortuaren artekoa; enara eta kukuaren artekoa; larrosa eta laharraren artekoa…
Batak besteak duena nahi du, eta bakoitzaren alde onak ikustea zein zaila izan ohi den azaleratu nahi izan du idazle oiartzuarrak. Horrela, bata bestearen aurrean jarrita, bakoitzak dituen dohainak agertzen dira.
Zortzi urtetik gorako haurrentzako liburua da, Xaguxar bildumari dagokiona. Kazabonek egin du testuak, eta Enrique Morente galdakoztarra izan da liburua ilustratzeko ardura hartu duena.