Jon Martin finalerdiko itzuliko saioan ariko da bihar, Bastidan
Agin Laburu, Igor Elortza, Jone Uria, Nahikari Gabilondo eta Sustrai Colinarekin batera ariko da
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa asteburu honetan bueltatuko da. Bihar finalerdietako lehen saioa egingo dute, Bastidako (Araba) udal kiroldegian. Jon Martin oiartzuarra igoko da oholtzara, Agin Laburu, Igor Elortza, Jone Uria, Nahikari Gabilondo eta Sustrai Colinarekin batera. Inazio Usarraldek gidatuko du.
Finalerdien itzuliko saioa izango da, eta irabazleak azaroaren 19an Amurrion jokatuko den itzuliko saioan parte hartuko du.
Bihar arratsaldeko bertso saioan honako lanak egin beharko dituzte:
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
- Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.
- Kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
