Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Literaturarentzako garai txarrak??Ez, noski

Juan Manuel Uria eta Sihara Nuño Noski! liburu denda irekitzeko azken ukituak ematen ari dira. Proiektuak Gaspar galeria zenaren lokalean hartuko du aterpe, eta haren lekukotza jaso nahi du.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2017/10/27
noski liburu denda! sihara nun?o juan manuel nun?o

Juan Manuel Uria eta Sihara Nuño, liburu dendaren aurrean.

Golpes Bajos Galiziako musika taldeak Malos tiempos para la lírica (garai txarrak lirikarentzako) esaldia ezagutarazi zuen. Lirikarentzako ez dakigu, baina literaturarentzako garai onak direla uste dute Juan Manuel Uriak (Errenteria-Orereta, 1976) eta Sihara Nuñok (Mexiko, 1986). Uste horrekin, Noski! liburu denda irekiko dute datorren astean Errenteria-Oreretan. Lehenago, opor egun batzuk hartu dituzte, proiektu berria pila kargatuekin hasteko. Liburu denda irekitzeko azkeneko ukituak ematen ari dira, eta Nuñok kudeaketa batzuk egitera joan behar izan du; Uriak egin dio harrera Hitzari. Nuñok eta Uriak jatorri ezberdina izanagatik, bien ibilbideek literaturaren munduan egin zuten topo. Liburuak argitaratu dituzte biek, eta Uria editore lanetan aritu da, Gallo de Oro argitaletxearekin. «Liburuak dira gure pasioa, eta ibilbide horretan, pasio hori liburu denda batean gauzatzeko apustua egin genuen», esan du. Ziurtatu du liburu denda ezberdina izango dela, argitaletxe independenteei leku egingo baitiote. Narratiban, saiakeran eta poesian espezializatuko dira. Liburuei ez ezik, jakinarazi du proiektua kulturari bere osotasunean dioten maitasunetik sortu dutela. Kultura eraldaketarako erreminta gisa ikusten dute. Uria: «Hemendik herria birgaitu nahi dugu, beste baliabide batzuekin, noski. Giro kultural bat sortu nahiko genuke, komunitatea sortzeko. Kultura eraldaketaren motorra dela uste dugu, garai zalapartatsu hauetan».
Literaturak batu zituen Uria eta Nuño; beren pasioa islatu nahi dute Noski!-n
Egungo eskaintzaren osagarri izango den galdetuta, baietz erantzun du. Beraiek osagarritasuna bilatzen dutela aldarrikatu du, eta ez konpetentzia. Horrela, herriko beste kultura eragile batzuekin indarrak batzeko asmoa daukate. Batzuekin hitz egin dute, beste batzuekin horretan ari dira, eta helburu komun bat dutela azaldu du: komunitatea kulturatik sortzea. Horrela, bitxigile batzuekin bildu dira, eta artisau elkartearekin harremanetan jartzeko asmoa daukate. Komunitate hori Uriaren jaioterria da. «Nire herria asko maite dut, hemen hazi naiz, hemen bizi izan naiz, eta oso garrantzitsua zen hemen izatea. Herria industriatik kulturara jauzi egiteko prozesuan dago. Gainera, badago oinarri bat: 40.000 biztanle inguru bizi gara hemen». Donostiara joateko joera horrekin hausteko nahia daukate, gainera. «Guk kulturaren deszentralizazioaren alde egiten dugu;?horrelako proiektu batek ez du zertan Donostian egon behar. Oarsoaldean egin daiteke horrelako zerbait». Gasparren oinordekoa Santxoenea kalean irekiko dute Noski! liburu denda, kultura erreferente izan zen Gaspar galeria zegoen lokal berean. Uriak baieztatu du ez dela bilatua izan, zoriak eraman dituela horra. «Bilatu gabe sortu da aukera. Zoriak ekarri gaitu hona, eta zoriak dena bere lekuan jartzen du, gu konturatu ere egin gabe». Lokal batzuk ikusi zituzten —«alokairu faktorea oso garrantzitsua da», esan du—, eta higiezin agentziakoak Santxoenea 16ko lokalera eraman zituenean, Uriak argi izan zuen: «Ni errenteriarra naiz, eta ezagutzen nuen lokal hau; ezagutzen ez nuena zen alokatzeko aukera zegoela. Asko gustatuko zitzaiola esan nion, eta lokal egokia izango zela; duen iraganarengatik, eta espazioagatik beragatik, gure asmoak islatzeko balio duelako». Liburuentzako apalentzako tokiaz gain, irakurraldiak, liburuen aurkezpenak eta beste hainbat jarduera egin nahi dituzte. Dendan —oraingoz— liburuz beteta dauden besaulkiek salatzen dute hori.
Liburu denda bat irekitzeko momentua dela uste dute, «garai zalapartatsuetan»
Horrez gain, erakusketak egin nahi dituzte, bi hilero. Koadroak, bitxiak, eskulturak eta jantziak erakutsi nahi dituzte. Lehenengoak jada lotuta dituzte: «Julia Lasagabaster eta Joyita bitxigileen lanak izango ditugu. Mari Mar Estevez egongo da artista liburuekin. Lehenengo eskultorea Gema Duran izango da. Kuriositatez, berak diseinatu zuen Gasparren logotipoa. Laguna dugu, baina datu hori ez genekien». Azarorako hitzaldi eta aurkezpen sorta mordoa ere lotu dituzte (ikusteko, sartu euren Facebook orrialdean). Ikastetxeekin, liburutegiarekin edo udalarekin ere harremanetan jarri nahi dute, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzeko. Kulturaren baieztapena Liburu dendaren izenari dagokionez, Uriak esan du baieztapen bat dela: «Liburu denda bat irekitzeko momentua dela erakutsi nahi dugu, zehazki orain, kulturaren aldeko apustua egiteko. Baieztapen boto antzeko bat da, itxaropen eta baikortasunez beteta. Eta liburua da, batik bat, kultura irudikatzen duen objektua. Hortik doa kontua. Noski! borrokarako eta erresistentziarako oihu bat dela esan daiteke». Espazioa datorren ostegunean, azaroak 2, irekiko dute. Inaugurazioa hurrengo egunean izango da, 19:00etan. «Pintxoak eta abar egongo dira. Eta liburuak interesatzen zaizkienak ere etor daitezke», esan du, umorez, Uriak. Hitzaurrearen azken esaldia izango da; orain istorioan murgildu behar dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.