Literaturarentzako garai txarrak??Ez, noski
Juan Manuel Uria eta Sihara Nuño Noski! liburu denda irekitzeko azken ukituak ematen ari dira. Proiektuak Gaspar galeria zenaren lokalean hartuko du aterpe, eta haren lekukotza jaso nahi du.
Literaturak batu zituen Uria eta Nuño; beren pasioa islatu nahi dute Noski!-nEgungo eskaintzaren osagarri izango den galdetuta, baietz erantzun du. Beraiek osagarritasuna bilatzen dutela aldarrikatu du, eta ez konpetentzia. Horrela, herriko beste kultura eragile batzuekin indarrak batzeko asmoa daukate. Batzuekin hitz egin dute, beste batzuekin horretan ari dira, eta helburu komun bat dutela azaldu du: komunitatea kulturatik sortzea. Horrela, bitxigile batzuekin bildu dira, eta artisau elkartearekin harremanetan jartzeko asmoa daukate. Komunitate hori Uriaren jaioterria da. «Nire herria asko maite dut, hemen hazi naiz, hemen bizi izan naiz, eta oso garrantzitsua zen hemen izatea. Herria industriatik kulturara jauzi egiteko prozesuan dago. Gainera, badago oinarri bat: 40.000 biztanle inguru bizi gara hemen». Donostiara joateko joera horrekin hausteko nahia daukate, gainera. «Guk kulturaren deszentralizazioaren alde egiten dugu;?horrelako proiektu batek ez du zertan Donostian egon behar. Oarsoaldean egin daiteke horrelako zerbait». Gasparren oinordekoa Santxoenea kalean irekiko dute Noski! liburu denda, kultura erreferente izan zen Gaspar galeria zegoen lokal berean. Uriak baieztatu du ez dela bilatua izan, zoriak eraman dituela horra. «Bilatu gabe sortu da aukera. Zoriak ekarri gaitu hona, eta zoriak dena bere lekuan jartzen du, gu konturatu ere egin gabe». Lokal batzuk ikusi zituzten —«alokairu faktorea oso garrantzitsua da», esan du—, eta higiezin agentziakoak Santxoenea 16ko lokalera eraman zituenean, Uriak argi izan zuen: «Ni errenteriarra naiz, eta ezagutzen nuen lokal hau; ezagutzen ez nuena zen alokatzeko aukera zegoela. Asko gustatuko zitzaiola esan nion, eta lokal egokia izango zela; duen iraganarengatik, eta espazioagatik beragatik, gure asmoak islatzeko balio duelako». Liburuentzako apalentzako tokiaz gain, irakurraldiak, liburuen aurkezpenak eta beste hainbat jarduera egin nahi dituzte. Dendan —oraingoz— liburuz beteta dauden besaulkiek salatzen dute hori.
Liburu denda bat irekitzeko momentua dela uste dute, «garai zalapartatsuetan»Horrez gain, erakusketak egin nahi dituzte, bi hilero. Koadroak, bitxiak, eskulturak eta jantziak erakutsi nahi dituzte. Lehenengoak jada lotuta dituzte: «Julia Lasagabaster eta Joyita bitxigileen lanak izango ditugu. Mari Mar Estevez egongo da artista liburuekin. Lehenengo eskultorea Gema Duran izango da. Kuriositatez, berak diseinatu zuen Gasparren logotipoa. Laguna dugu, baina datu hori ez genekien». Azarorako hitzaldi eta aurkezpen sorta mordoa ere lotu dituzte (ikusteko, sartu euren Facebook orrialdean). Ikastetxeekin, liburutegiarekin edo udalarekin ere harremanetan jarri nahi dute, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzeko. Kulturaren baieztapena Liburu dendaren izenari dagokionez, Uriak esan du baieztapen bat dela: «Liburu denda bat irekitzeko momentua dela erakutsi nahi dugu, zehazki orain, kulturaren aldeko apustua egiteko. Baieztapen boto antzeko bat da, itxaropen eta baikortasunez beteta. Eta liburua da, batik bat, kultura irudikatzen duen objektua. Hortik doa kontua. Noski! borrokarako eta erresistentziarako oihu bat dela esan daiteke». Espazioa datorren ostegunean, azaroak 2, irekiko dute. Inaugurazioa hurrengo egunean izango da, 19:00etan. «Pintxoak eta abar egongo dira. Eta liburuak interesatzen zaizkienak ere etor daitezke», esan du, umorez, Uriak. Hitzaurrearen azken esaldia izango da; orain istorioan murgildu behar dira.