Donibanen lehenbizikoz ospatuko dute Gau Beltza

Kalabazak hustu eta haurrak makillatuko dituzte.

Beste hainbat tokitan bezala Donibanen ere ari dira ohitura zaharrak berreskuratzeko ahaleginean, eta biharko, helburu horri jarraituta tailer eta solasaldi interesgarri bat  antolatu dute Bibliotekaren Lagunek: barrutiko aiton-amonak eta ludotekako haurrak elkartuko dituzte liburutegi berrian, eta han adinekoak beren haurtzaroan Santu Guztien Bezpera nola ospatzen zuten kontatuko diete barrutiko txikienei. Ondoren, garai batean egin antzera kalabazak hustu, argiztatu eta haurrak makilatuko dituzte Gau Beltza ospatzeko. 18:30ean da tailerra. Colm Ó Ceallacháin-i harrera Tailerra bukatuta, 19:00etan, Hugoenean lanean ari den idazle irlandarrari harrera egiteko kafe tertulia antolatu dute, eta Haloween festak jatorri zelta duenez harekin ere hitz egingo dute gaiaz. Horrez gain, Pasaian zertan diharduen azalduko du Colm Ó Ceallacháin-ek. Idazlea delako ez ezik, 2013an Irlanda igerian inguratu zuelako da ezaguna. Lanbidez hezitzailea da eta gazteekin lan egiten du. San Pedron baita ere Donibanen soilik ez. San Pedron ere ospatuko dute bihar Gau Beltza, han Proisako Haur eta Familien Txokoak eta jai batzordeak elkarlanean antolatuta. Hementxe egitaraua.        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.