Udalak herritarrak bozkatzera animatu ditu

Etzi (azaroak 1) bukatzen da Partaidetzazko Aurrekontuetara aurkeztutako proposamenen alde bozkatzeko epea.

Luzuriagako aparkalekuan egin behar zituzten lanak, ezbaian

Proposamenak askotarikoak dira, eta tartean bada bat txakurrak Luzuriaga eraikinaren inguruan aske ibiltzeko gune bat egokitzea proposatzen duena. 

Ni Pasaiagile Naiz! Partaidetzazko aurrekontuen bozketa garaia azken egunetan dela ohartarazi du udalak eta herritarrak udal aurrekontuaren 400.000 euro inguruan zertan inbertitu bozkatzera eta erabakitzera animatu ditu. “Pasaitarrek pasaitarrentzat egindako proposamenen artean erabakiak hartu eta Pasaiako bizitza publikoan erabakitzeko aukera paregabe hau baliatzeko deia egin nahi dugu”, adierazi dute. Azaroaren 1ean bukatuko da bozkatzeko epea. Gogorarazi dutenez, bozkatzeko aukerak ondokoak dira:
  • Pasaiako Udalaren webgunearen bidez
  • Etxeetara banatu dituzten esku-orrien bitartez. Bete eta Herritarren Arreta Zerbitzuko edota liburutegietako postontzietan bota.
Pasaian erroldatutako 16 urtetik gorako herritar guztiek bozkatzeko aukera dute. 28 proposamenetatik  bost hautatu behar dira, eta bi hitzarmen proposamenetatik bat. Hala ere, bozkatzeko planteamenduak  “nahasmena sortu duela ulertuta”, lau proposamen eta hitzarmenetako aukera bat hautatu dutenak baliozkotzat hartuko dituztela jakinarazi du udalak, baita bost proposamen hautatu eta hitzarmenetako bakar bat ere hautatu ez dutenak ere.  Informazio saioak
Hilaren 9an hasi zen prozesuaren laugarren eta azken fasea. Bozketa fasea osatzeko, barruti guztietan proposamenen inguruko informazioa azaltzeko saio irekiak egin dituzte eta udalak adierazi dutenez “saioetara bertaratutako herritarrek hainbat ekarpen luzatu dituzte, proposamenen zehaztasun eta xehetasun eske alde batetik, eta prozesuaren metodologia eta antolaketari ere ekarpenak eginez, bestetik”. Aurkezpen saio hauetan, guztira, 35 pertsona inguruk parte hartu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.