Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskara hizpide izango duten hitzaldiak aurkeztu dituzte

Euskararen Arnasguneen Taldeak eta Oiartzun Azmarrin-ek antolatu dituzte hitzaldiak

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/10/31
konpromisotik aD/Ritzera hitzaldiak

Hitzaldien antolatzaileek agerraldia egin zuten atzo.

Abenduaren 2tik 15era Konpromisotik aD/Ritzera kanpaina egingo dute Oiartzunen, euskararen kale erabilera sustatzeko. Azarorako, baina, hiru hitzaldi eta ikastaro bat antolatu dituzte, motorrak berotzen hasteko. Euskararen Arnasgunearen Taldeak (Ttur-tturrek, udalak eta hainbat euskaltzalek osatutakoa) eta Oiartzun Azmarrin taldeak elkarlanean antolatu dituzte. Hiru hitzaldi horiek euskara izango dute ardatz. Lehenengoa azaroaren 8an izango da. Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendaria eta Estitxu Eizagirre Argiako zuzendaria ariko dira solasean, Euskaldunen hizkuntz eskubideak eta jokabideak izenburua duen hitzaldian. Azaroaren 16an Idurre Eskisabel EHUko irakaslearen eta Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariaren txanda izango da, Euskara eta feminismoa bidaide hitzaldiarekin. Azkeneko saioa azaroaren 22an izango da. Kasu horretan, Lutxo Egia eta Pako Aristi idazleen arteko solasaldia izango da. Egia hilabetez euskaraz bakarrik komunikatu zen, Bilbon. 19:00etan hasiko dira hitzaldi guztiak. TELP ikastaroa Hitzaldiez gain, azaroaren 25erako TELP ikastaroa (norbanakoaren hizkuntzarekiko jarrera) antolatu dute. Helburua da euskaraz aritu nahi denean sortzen diren egoera deserosoetan naturaltasunez eta eroso jokatzeko tresnak ematea. Goiz osoko saioa izango da (09:00etatik 13:30era), udaletxeko areto nagusian, eta EMUNeko teknikariek gidatuko dute. Hogei laguneko kopuru mugatua izango du ikastaroak, eta aldez aurretik eman beharko da izena, azaroaren 22ra arte. Internet bidez eman daiteke izena, edo e-posta bitartez (Euskara Saila, kanpainaren helbidea edo Ttur-tturren e-posta). Bestalde, gogorarazi nahi izan dute Konpromisotik aD/Ritzera kanpainan izena eman daitekeela. Oiartzuarrak ga-ren webguneko orria beteta egin daiteke, edo udaletxean edota hezkuntza zentroetan esku orria beteta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.