Bi auto erre dira gaur goizaldean Antxoko Eskalantegi kalean

Gertaera ikertzen ari dira, sua nahita eragin duten edo berez piztu den argitzeko.

autoak

Erretako bi autoen artean zabor poltsa erreak zeudela jakinarazi dute lekukoek.

Bi auto erre dira gaur goizaldean Antxon, Eskalantegi kalean, Laket tabernaren ondoan. Kaltetuetako batek HITZAri adierazi dionez, Ertzaintza sua nola piztu den ikertzen ari da, sua nahita eragin duten edo berez piztu den argitzeko. “Nahita eragindakoa izan bada jakin dadin nahi dut, halakorik Antxon orain arte ez delako sekula gertatu”, adierazi du kaltetuak. Ertzaintzak, hala ere, lehen zantzuen arabera uste du litekeena dela sua berez piztu izana, eta hala jakinarazi diete kaltetuei.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.