Laugarren aldiz ospatu zuten Gau Beltza, berreskuratu zutenetik [Argazkia: Ainara Lasa Perez].
Atzokoa arrats magikoa izan zen Oiartzunen. Gau Beltza ospatzeko zita jarri zuen Abaraxka ludotekak, eta erantzun bikaina jaso zuten. Jendetza bildu zen Kontzejupe plazan, eta lepo bete ez bazen, gutxigatik izango zen.
Aurreko egunetan fin prestatutako jantziak soinean zituztela jaitsi ziren haurrak, baita guraso asko ere. Egunean bertan prestatutako afari meriendarekin hasi ziren, eta ondoren ibilbidea egin zuten herriko kaleetan barrena. Beldurrak uxatu eta iluntasunari aurre egiteko baliatu zuten kale buelta, herriko antzerki taldeetako kideek girotuta.
Done Eztebe plazan
argitu zen Gau Beltza, suzko akerraren su garrek iluntasunari bota zioten desafioarekin. Ongi egindako gauzek uzten duten aho zaporearekin bukatu zuten. Gau beltzena bera ere kolorez zipriztindu baitzutelako.