Intentsitate handiagoarekin jokatu dute garaileek; Power Rangersek ez du atearen aurrean asmatu
Power Rangersek eraman zuen jokoaren gidaritza, partidako fase gehienetan.
Champions League astea izan zen pasa berri dena, baina ikuskizunak larunbatean jarraitu zuen. Futbolaren
anaia txikia den kirolean, zehazki. Areto futboleko
Aiako Harriko derbia jokatu zuten larunbatean, Gipuzkoako Ligako Bigarren Mailako bosgarren jardunaldian.
Ikusmina sortu zuen partidak, harmailetara begiratuta bederen. Miren Taberna eta Power Rangersen arteko partida derbia nahiko parekatuta hasi zen. 9. minutuan Power Rangerseko jokalari batek penaltia egin zuen, baina atezainak jaurtiketa asmatu zuen.
Bi minutu beranduago, baina, Miren Tabernakoek baloia sareetara bidaltzen asmatu zuten, arerio baten laguntzarekin. Ordutik aurrera, Power Rangersek eraman zuen jokoaren gidaritza, eta aukera asko sortu zituzten, baina Miren Taberna ongi gotortu zen bere zelaian. 1-0eko emaitzarekin iritsi ziren atsendenaldira.
Gol festa bigarren zatian
Bide beretik joan zen bigarren zatia. Power Rangersek 37. minutuan berdintzea lortu zuen, areaz kanpotik egindako jaurtiketa indartsu bati esker. Partidako 42. minutuan iritsi zen partidako gakoetako bat: Power Rangersek zutoinera bidali zuen baloia, eta kontraerasoan Miren Tabernak aurretik jartzea lortu zuen, berriro. Sei minutu beranduago iritsi zen berdinketa, jokaldi nahasi batean.
Minutu bakarra iraun zuen pozak. Power Rangersen jokoa antolatzen ari zen jokalariari baloia lapurtu zioten, eta 3-2koa jarri zuten markagailuan. Berdinketa lortzera joan ziren, nola edo hala, baina partida bukatzeko hiru minutu falta zirela, Miren Tabernak lasaitasunaren gola lortu zuen, aurreko golaren antzeko jokaldi batean. Horrela lortu zuten denboraldiko lehen garaipena.
Sailkapenari dagokionez, Power Rangers seigarren postuan da, zazpi punturekin. Miren Taberna, berriz, hamabigarren da, lau punturekin. Oiartzungo gainontzeko kirol taldeen emaitzei dagokionez, bai futbol, bai areto futboleko eta saskibaloiko taldeek punturen bat ateratzea lortu zuten. Honakoak dira pasa den asteburuan jokatutako partiden emaitzak:
FUTBOLA
Emakumeen Bigarren Maila
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Aretxabaleta-Oiartzun: 1-1.
Emakumeen Euskal Liga
Gizonen Erregional Preferentea
Emakumeen Erregional Maila
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Iurre Taberna Tolargi-Oiartzun: 4-5.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Miren Taberna-Power Rangers: 4-2.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzungo Saskilagunak-STL Azkune: 67-60.