Batzarrera deitu du Sare Herritarrak asteartean

Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta larri gaixo dauden preso oreretarren sendagileek haien gaixotasunen gainean mintzatzen diren bideoa zabaldu du Sarek.

aitzol gogorza mikel arrieta 2

Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta askatzea eskatzeko agerraldia.

Sare Herritarrak batzarra egingo du asteartean (hilak 14). Bertan, abenduaren 9an Bakegileek deitu duten manifestazioaren gaineko informazioa eta kontu teknikoez arituko dira, baina baita, herriko dinamikaz eta Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta larri gaixo dauden Oreretako presoen gaineko egoeraz. Datorren urteko urtarrilaren 13ko manifestazioz ere hitz egingo dute batzarrean. Antolatzaileek zehaztu dutenez, ordubeteko iraupena izango du batzarrak eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.amaituta luntxa izango da. Sendagileen azalpenak Sare Herritarrak, bestalde, bideoa zabaldu zuen atzo. Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta larri gaixo dauden preso oreretarren sendagileek bien gaixotasunen gainean mintzatzen dira bertan, eta espetxeak zein eragina duen halako egoeratan azaldu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.