Behobia-Donostia osoa, HITZAn

Behobia-Donostia lasterketaren gehigarri berezia publikatu dute gaur IRUTXULOKO HITZAk eta OARSO BIDASOKO HITZAk.

behobia.azala

Korrikalariak, iaz, Gaintxurizketa igotzen.

IRUTXULOKO HITZAk eta Oarso Bidasoko Hitzak Behobia-Donostia lasterketaren gaineko gehigarri berezia egin dute, gaur (ostirala 10) argitaratu dute. 16 orritan, informazio orokorra eta lasterketaren gaineko xehetasunak ikus daitezke. Horrez gain, hainbat adituren aholkuak jaso daitezke, oinei, nutrizioari, azterketa medikuei, edo lasterketaren arlo psikologikoari dagozkienak. Gozatu Behobiaz, gozatu HITZAz. Ondoko PDFan, gehigarri oso-osoa. Behobia-Donostia 2017, HITZAren gehigarria
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.