Alavesen kontra jokatu du Gurutze Fernandezen taldeak; denboraldiko bosgarren garaipena eskuratu dute

Oiartzunek jokatutako aurreko partida bat.
Oiartzunek garaipena ekarri zuen atzo Gasteiztik. Alaves Gloriosas taldearen kontra jokatu zuten Jose Luis Compañon futbol zelaian, eta etxekoak aurreratu ziren, estrategiako jokaldi batean.
Berdinketaren bila joan ziren oiartzuarrak, eta atsedenaldira joan aurretik lortu zuten gola. Garaipenaren golaren bila atera ziren bi taldeak, eta azkenean Oiartzunek lortu zuen atea zulatzea, 83. minutuan. Garaipen garrantzitsua da atzokoa. Are gehiago datorren igandeko arerioa zein den ikusita: Logroñes liderrak Karla Lekuona bisitatuko du.
FUTBOLA
Emakumeen Bigarren Maila
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
Emakumeen Euskal Liga
- Oiartzun B-Goierri Gorri: 3-5.
Gizonen Erregional Preferentea
- Oiartzun B-Martutene: 3-2.
Emakumeen Erregional Maila
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzun-Teilatuberri Zaldibia: 4-0.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Power Rangers-Aurrera Kirol Elkartea: 4-7.
- Laskorain-Miren Taberna: 5-1.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Ganbara-Oiartzungo Saskilagunak: 53-64.