Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kaputxinoetako ludotekak habia egin du Cristobal Gamon ikastetxean

Haurreko lokala txikia eta desegoki gelditu dela–eta Cristobal Gamon Herri Ikastetxeak hasrtu du Kaputxinoetako Ludoteka.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/11/16
Cristobal gamon Herri Ikastetxeak hartuko du ludoteka.

Cristobal gamon Herri Ikastetxeak hartuko du ludoteka.

Ibilbide luzea du Kaputxinoetako Ludotekak. Orain arte hartu duen udal lokalak, ez zituen betetzen jada espazio beharrak, txiki eta desegoki gelditu da, eta egoitza berria topatu dute, haurrak eroso eta zabal jolas daitezen: Cristobal Gamon Herri Ikastetxea. Ludoteka bera ez da berria, bai ikasturte honetatik aurrera izango duen kokapena. Atzo egin zuten agerraldia Itziar Ostolaza Gazteria eta Hezkuntza zinegotziak,  Itziar Duarte Kaputxinoetako Ludotekako begiraleak, Ibai Narbarte Ludoteka eta Gaztelekuetako koordinatzaileak, eta Andoni Osoro ikastetxeko zuzendariak. Erabiltzaile eta familientzako hartutako erabakia “onuragarria” den zalantzarik ez dute Ostolazak eta Osorok. Espazioaren dimentsioa, aukerak, bitartekoak eta kokalekua nabarmendu ditu Ostolazak, “kokaleku naturala da, auzo honetako familiek bizitza egiten dutelako gune honetan. Barne eremuaz gain, gainera,  kanpo eremua badauka, eskolaren jolastokiak, eta horrek dinamikak egiteko aukera handia ematen du orain arte ez genuena”. Bat dator Osoro, “Cristobal Gamon herri ikatetxea, erreferentea da hemengo familientzat, leku estrategiko eta naturala”. Lankidetza nabarmendu du Ostolazak. Izan ere, Ludotekaren kokaleku berria erabakitzeko garaian elkarlanean aritu dira ikastetxea eta udala, eta bide berri bat zabaldu dutela erantsi du, “orain arte ulertzen genuen ludoteka bakoitzak espazio propioa izan behar zuela eta momentu honetan udal espazioak konpartitzeko apustua egin dugu. Konpartitze hori oso positiboa izan daiteke eragileen eta instituzioen arteko harremanak sustatzeko”. Ikastetxeak erabiliko du espazio hori goizetan, eta ludotekak arratsaldetan. Datu orokorrak Sei ludoteka eta bi gazteleku daude Errenteria-Oreretan eta hirurehun haur eta gaztetik gora biltzen dituzte. Ludoteken kasuan, matrikula epea zabalik dago urte osoan eta une honetan 150 haur ari direla horietan esan du Narbartek. Agustinak eta Kaputxinoak auzoetan erabiltzaile kopuruak nabarmen egin duela gora erantsi du koordinatzaileak. Gaztelekuetan berriz, 130 gazte ari dira une honetan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.