Asteburuan, Lezo musikari lotuta

Musikari lotutako lau ekitaldi egingo dituzte Lezon asteburuan. Musika eskolako kideek, kantu jirak, eta Jean Mixel Bedaxagarrek jarriko dituzte doinuak.

jean.mixel.bedaxagar

Jean Mixel Bedaxagar.

Musikak Lezo bere egingo du asteburuan. Santa Zezilia musikarien zaindaria hurbil izanda, Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek bi emanaldi egingo dituzte. Gainera, udalaren udazkeneko programazioaren harira, Jean Mixel Bedaxagarrek kontzertua emango du Gezalan, eta hori guztia gutxi balitz, herri euskal kantak abesteko aukera izango da bihar kantu jirarekin. Honakoak dira asteburuko deialdien xehetasunak:
  • Bihar (larunbata), 12:30ean eta Aiton Bordatik abiatuta, kantu jiraren hilabeteroko saioa.
  • Bihar (larunbata), 12:30ean eta Gezala Auditoriumean, Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako bandaren emanaldia.
  • Etzi (igandea), 10:00etatik aurrera eta Lezotik zehar, Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako txistulari taldearen kalebuelta.
  • Etzi (igandea) 20:00etan eta Gezala Auditoriumean, Jean Mixel Bedaxagarren kontzertua. Sarrera: 5 euro.
Musika ekitaldi horiez gain, Gaxuxa Emakumeen Elkarteak zine-foruma antolatu du biharko (larunbata), 18:30ean Gezalan, La estación de las mujeres filmarekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.