Goiatz Labandibarrek (Oiartzun, 1985) beste literatur sari bat eskuratu du.
Goiatz Labandibarrek irabazi du Pedro Atarrabia literatura lehiaketaren euskarazko saria.
Florentina narrazioarekin gailendu da idazle oiartzuarra.
Euskarazko hemezortzi lan aurkeztu dituzte Atarrabiako (Nafarroa) Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen lehiaketara. Ibilbide luzea du Pedro Atarrabia lehiaketak, hogeitaseigarren aldiz ospatu baitutelako aurten. Epaimahaiak aho batez erabaki du saria Labandibarri ematea.
Florentina bere ama zaintzen duen emakumea da, eta egunean ordu erdiko askatasuna du. Denbora hori aprobetxatzen du espigoira joateko, eta eleberri erromantikoak irakurri eta hondartzen daudenei begiratzeko.
Gaztelerazko sailean, berriz, Andres Morales kataluniarra nagusitu da,
Miedo al agua narrazioarekin. Bi kasuetan, 2.500 euro eskuratu dituzte irabazleek.