Atzo arratsaldean bildu ziren Haurtzaro Ikastolako anfiteatroan, atletismo entrenatzailea izandakoari
Haurtzaro Ikastolako anfiteatroa jendez lepo bete zen atzo arratsaldean.
Periko Sanroma Haurtzaro Atletismo Taldeko entrenatzaile izandakoari azken agurra eman zioten atzo arratsaldean, hainbeste maite zuen Haurtzaro Ikastolako anfiteatroan.
Familiak antolatutako ekitaldia izan zen, eta ehunka lagun bildu ziren bertara. Hainbesteko jendetza elkartu arren, ekitaldia oso hurbilekoa, familia girokoa eta hunkigarria izan zen. Oholtza txiki bat jarri zuten plazaren erdigunean, eta bertara hurbileko jende ugari igo ziren: senideak, atletismo taldeko belaunaldi zaharrak eta berriak…
Ez zen atzoko egunean zehar egin zioten omenaldi bakarra izan. Eguerdian, Irungo Txingudi Ikastolak antolatzen duen krosean, minutu bateko isilunea egin eta ohorezko itzuli bat eman zuten, Perikoren omenez.