Eragile asko bildu dira Euskararen Egunaren bueltan.
Abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta Pasaian data horren bueltan antolatu dituzten guztiak aurkeztu zituzten atzo.
Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeko kideak izan ziren aurkezpenean, udala buru, eta horrez gain, ikastetxeetako ordezkariak, Trintxerpeko Korkoiburuak eta, Donibanen, Euskararen Eguna ospatzeko propio eratu duten taldearen ordezkariak. Batzuek eta besteek antolatu dutenaren berri eman zuten.
Euskara zinegotzi Nahikari Oterminek hartu zuen hitza lehenik, eta abenduaren 3rako Pasai Antxon antolatu duten jaialdiaren berri eman zuen. 12:00etan izango da ekitaldia, eguraldi ona egiten badu zumardian, eta hala ez balitz Ibaiondon.
Oterminek aurreratu zuenez, egun horretan plazaratuko dituzte Pasaian euskarak dituen erronkak. Hala ere, bi helburu nagusi dituztela aurreratu zuen: “batetik, aisialdi eskaintza euskaraz izan dadin bermatzea, eta bestetik, herritarrak aktibatu eta euskararekin konprometitzera animatu”.
Nabarmendu zuenez, Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak “premiazkoa” ikusi du haur eta nerabeen aisialdia euskaraz izan dadin bermatzea, eta erronka horri aurre egiteko, elkarteekin eta ikastetxeetako guraso elkarteekin elkarlanean ari direla jakinarazi zuen. Nabarmendu zuenez, guztiek izango dute parte hartze aktiboa abenduaren 3ko jaialdian.
Herritarren aktibazioa
Eragile askok batu dituzte indarrak Euskararen Egunaren bueltan.
Herritarrak euskararekin konpromisoak har ditzaten animatzea. Horixe bigarren erronka. Norabide horretan Oarsoarrak Komunitatearen bidez ari dira lanean, eta herritarrak gonbidatu zituzten, komunitate horretako partaide izan daitezen.
Ekitaldiak, askotarikoak
Abenduaren 3ra itxaron gabe, Pasaiako elkarte eta ikastetxeetan hasiak dira lanean. Dantza taldeek, esaterako, koreografia bat prestatu dute jaialdiaren egunean herritarrekin batera dantzatzeko. Ondoko bideoan koreografia ikus daiteke, eta asmoa da, norbere etxean entseatzea, jaialdiaren egunean, denak elkarrekin dantzatzeko.
Baina ekitaldiak ez dira abenduaren 3ra mugatuko. Donibanen, esaterako, hilaren 30ean hasiko dira Euskararen Egunari lotutako jarduerak, eta abenduaren 1ean eta 2an ere izango dira jarduerak.
Trintxerpeko Korkoiburuek, azkenik, abenduaren 2rako antolatu dute egun osoko festa.
EgitarauakDonibaneHilak 30. Nola egin dute? liburuaren aurkezpena. Hizkuntza ohituretan eragiteko esperientzien bildumaren aurkezpena Bagera elkarteko Idoia Trenorren eskutik. 19:00etan, bibliotekan.
Abenduak 1, ostirala. Bi bala taldeak Arazo modernoak diskoa aurkeztuko du, 22:00etan, Juanba Berasategi auditorioan. Sarrerak, 8 euro helduek, eta 4 euro 25 urtetik beherako gazteek.
Abenduak 2, larunbata. Kantu Eguna. 12:00etan kantu jira Meipitik plazara, eta 14:30ean Kantu bazkaria frontoian. Txartelak salgai Pari Berrin, Bare-Baren, eta Itziarren.
Abenduak 3, igandea. Euskaraz Donibane Bizi-Bizirik! lelopean, 12:00etatik 14:00etara mintzodromoa plazan. Solasaldiak herriko jende ezagunarekin. Ordu berean, kofradian, Donibaneko herritarren hizkeraren gaineko Ahotsak-eko bideoen emanaldia.
TrintxerpenAbenduak 2, larunbataGernika plazan11:30: Dantza ikastaroa heldu eta haurrentzat Illunbe dantza taldeko kideen eskutik.
12:30: Talo tailerra haurrentzat.
13:00: Toka txapelketa Trintxer elkarteak antolatuta.
Zirizan14:30: Bertso bazkaria Gaztelumendi anaiekin. Txartelak salgai 18 euroan (8 euro harrak) Trintxer tabernan. Menua: Entsalada, txekor jatea, eta mamia.
18:30: Ziriza etxean bertan, erromeria. Laja II eta lagunak.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.