Haur eta nerabeen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunean udalak eta udalerriko gizarte, kultur eta kirol eragileek publikoki hartu dute konpromisoa.
Juanba Berasategi kulturgunean elkartu ziren atzo Pasaian haur eta nerabeekin lan egiten duten elkarte guztietako ordezkariak. Haur eta Nerabeen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna zen, eta ospakizuna baliatuta, adin txikikoei tratu ona bermatze bidean aurrera urrats bat egin nahi izan zuten.
Adin txikikoekin aritzeko gidaliburua sinatu zuten denek, kirol, kultur, eta aisialdi elkarteak ez ezik, baita udal zerbitzuetako hezitzaileek eta ikastetxeetako ordezkariek ere. Publikoki izenpetu eta bere egin zituzten gidaliburuko konpromisoak.
Pasaiako alkate Izaskun Gomezek egin zien harrera elkarteetako ordezkariei, eta haren ondoan izan ziren talde politiko guztietako ordezkariak. Haurrek ere izan zuten protagonismoa, nola ez: musika eskolako txistulari txikiak lagunduta, Agurra dantzatu zuten Alkartxikikoek, eta Pasaia Abesbatzako Txikiak ere igo ziren oholtza gainera, kantatzera.
Ekitaldi bukatuta, luntxa eskaini zieten Donibanen bildutako denei, egun hauetan SOS Arrazakeriak-en
Adingabeak gureak ere badira erakusketa jasotzen duen aretoan.
Erakusketa ez ezik, hilaren 29ra bitartean ia egunero dira atzoko ospakizunari lotutako ekitaldiak. Hona e
gitaraua.