Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Ukitzeko musika eta letradun diskoa atera du Beirak

'Braillean' diskoa argitaratu dute, eta pop-rockaren ertz askotara iritsi dira osatu dituzten 11 kantuetan

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/11/21
beira taldea braillean

Donostian aurkeztu dute hirugarren diskoa.

Beira taldeak hirugarren diskoa kaleratu du: Braillean. Aurreko bi diskoetan bezala, bertsoa eta musika uztartu dituzte disko berrian. Gaur aurkeztu dute 11 abestik osatutako diskoa. Jon Martin letragile eta abeslaria, Igor eta Mikel Arruabarrena, Urtzi Olaziregi eta Gari Amundarain musikariak izan dira bertan. Eurekin batera, fitxaketa berria (nahiz eta aurrez ere eurekin aritu den): Irati Odriozola abeslaria. Pop-rocka den itsaso zabalaren itsasertz askotara porturatu da Beira taldea Braillean lan berrian, eta balada heavy bat ere sartu dute —musikariak metal taldeetan aritu izanak dira—. Beiran, gehienbat (baina ez bakarrik), letrek dute pisua. Askotariko gaiak marraztu ditu Martinek: euskal gatazka, maitasun klandestinoa, maskulinitate eredu berriak, haurrik eduki ezin dezakeen bikotea… Beira taldea Braillean grabatzeko, iazko abendutik aurtengo apirilera aritu da Mutrikuko AME estudioetan.

Kolaborazioak eta aurkezpena

Beira osatzen duten sei partaideez gain, kolaborazio ugari izan dituzte. Lain taldeko Leire Berasaluze eta Kristina Aranzabe; Iñigo Asensio; Xendarineko Ahizpak; Ane Guriak eta Bad Sound Systemeko Morok hartu dute parte. Hori musikari dagozkien laguntzaileei dagokienez. Marta Ortiz izan da diskoko argazkiak atera dituenak, eta Goren Alkizak diseinatu du. Alkizak, gainera, zuzeneko emanaldietan parte hartuko du, bideo jockey gisa. Lehen kontzertua etxean egingo dute. Datorren larunbatean aurkeztuko dute, Pagoa kafe antzokian. 22:30ean hasiko da saioa, eta Braille diskoa aurkezteaz gain, Iker Lauroba eta Zentinelak taldearen aurkezpen kontzertua ere izango da. Esther Sound System ere ariko da.
Sarrerak Amazkar tabernan, Elorsoron eta Pagoan (Oiartzun), Arkaitza tabernan (Errenteria-Orereta) eta Donosti Rocken daude salgai. Online, Kutxabank, Ticketea, Colectivia edo Mauka bidez lor daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.